Entradas por carlos

BIRIBILGUNE BATEAN BUELTAKA

Biribilgune batean bueltaka. Errutinan bizitzera ohitzen gara, modu berdinean jardun eta pentsatzera. Sistemak eta gizarteak bide zehatz bat erakutsi digu, eta bide hori jarraitzen dugu. Ez diogu momentu batez ere gure buruari galdetzen ea bide hori den gure benetako bidea. Aurrera goazela uste dugu, baina bueltaka gabiltza, biribilgune batean bezala. Batzuetan biribilgune horren erdian gelditu […]

ORAIN DA ZURE GARAIA

“Zeren zain zaude? Kasu egin zure barruari. Zenbat eta gehiago itxaron,  orduan eta zailagoa egingo zaizu benetako bidea aurkitzea.” Walt Whitman Orain da garaia zure barrua ezagutu, adierazten dizunari kasu egin eta martxan jartzeko. Horixe da eskaintzen dudan “orain da zure garaia” ikastaro edo programaren oinarria. Berdin du non zauden, nondik zatozen, zeintzuk izan diren […]

KENDU AL DEZAKET MOZORROA?

Kanpoaldera azaltzen duzuna eta barruan duzun pertsona berdinak al dira, edo mozorrotu egiten zara? Gaztetako ametsak eta borrokatu zenituen gauzak bete al dira? Ez ote zaizu ahaztu benetan zein zaren eta zer duzun gogoko? Ilusioa pizten dizuten gauzak zure egunerokotasunaren parte al dira? Zeren zain zaude? Noiz arte egongo zara mozorroa jantzita? Badira bi galdera […]

LAGUNTZAILE PERTSONALA ZERTARAKO?

Askotan galdetzen didate eta nik ere galdetzen diot nire buruari laguntzaile pertsonal bat zertarako ote den, zer abantaila izango ote dituen. Hori mahai gainean jarri ondoren, lehenengo pentsamendua zera izaten da: laguntzailerik hoberena norbera da, dudarik gabe. Nork jakingo du norbere buruaz gehien? Norberak. Baina askotan ez dugu gure buruarekin zintzo jokatzen edo baldintzatuta egoten […]

ZURE BIZITZA ALDATZEKO 25 GALDERA

Galdera onek beti dakartzate erantzun onak. Artikulu honetan galdera batzuk sailkatu ditut, arretaz barrura begiratu, ikusi, entzun eta bizitzan denok jakin beharko genituzkeen erantzunak topatzeko. Zer nahi dut benetan? Pertsonekin urte asko lanean pasa ondoren badakit muga guztiak norbere barruan daudela eta gure hazkuntza muga horietaraino iritxiko dela gehienez, inoiz ez muga horietatik haratago. Baina […]

Erraztu bizitza eta kendu bideko harriak

Zure buruari bidean harriak jartzen dizkion horietakoa al zara? Gaur ikusiko dugu nola jokatzen duzun zure buruarekin. Askotan argi izaten dugu zer komeni zaigun, nola izan nahi dugun, nora joan nahi dugun , zer jatea edo ez jatea komeni den, erre edo ez erre… horiek guztiak badakizkigun baina askotan betetzen ez ditugun gauzak dira, eta […]

GABONETAKO BAZKARI ETA BAZKARIAK HOBETO KUDEATZEKO HAINBAT IDEIA

Badatoz gabonak eta beraiekin batera gabonetako bazkari, afari eta konpromezu guztiak. Kaleak, etxeak eta dendak kolorez eta apaingarriz jantzita daude aspaldian. Mahaiak guztitz beteta eta bazter guztiak janari eta edariz  gainezka, bizitza bertan bukatuko balitz bezala. Egun horietan emozioak ere pil-pilean egoten dira eta urteko beste egunetan baino ageriago azaltzen gara gure ingurukoen aurrean. Horren […]

DOAKO 5 IDEIA KRISI GARAIAN OPARITZEKO

Askotan zerbait oparitu nahi izaten diogu lagun, familiar edo ezagun bati eta ez dakigu zer egin. Normalean denda handi horietako batera joaten gara, buelta ugari eman, denbora pila bat igaro, eta azkenean zerbait hartzen dugu (askotan gehiegi ordainduta). Ondoren, pertsona horrengana joaten gara oparia baloratuko duen esperantzarekin. Gaurkoan, arlo honetan pixka bat laguntzeko asmoz hainbat […]

AUTOLAGUNTZA: SASIBELARRA EDO SENDABELARRA?

Azken urteetan autolaguntzaren arloak gorakada handia jasan du, “Bum” bat izaten ari da. Autolaguntzaren inguruko geroz eta liburu gehiago daude, baita bideoak, tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak eta beste hainbat gauza ere. Eta era guztietako gaiak hartzen ditu barne: sukaldaritza, argaltzeko dietak, zoriontasuna lortzeko bideak, lan gehiago izateko ideiak, lan gutxiago izatekoak, lasai bizitzeko gomendioak, eta abar. […]

Sinesmenen garrantzia: SALTZAILE GORRAREN IPUINA

“Bazen behin bidegurutze garrantzitsu baten ondoan bizi zen gizon bat. Egunero goizean goiz berak etxean egindako ogitartekoak saltzeko postu txiki bat jartzen zuen bidegurutzean. Gorra zen gizon hura, eta beraz, ez zuen irratiko berririk entzuten. Gainera, ez zuen oso ondo ikusten, eta ez zituen telebistako eta egunkarietako berriak ikusi eta irakurtzen. Baina hori bai, ogitarteko […]