ADIMEN EMOZIONALERA SARRERA

Azken urte hauetan gorakada handia izan du adimen emozionalaren inguruko interesak. Adimen emozionala da antzeko gaitasun intelektuala izanik, hainbat arlotan lorpen gehiago edo gutxiago izatea eragiten duena. Daniel Golemanen “Inteligencia Emocional” liburua best-sellerra bihurtu zen argitaratu zenean. Ideia berritzaile bat proposatzen da bertan, eta dio emozioen kudeaketa egokia erabakigarriagoa dela bizitzan lorpenak izateko, koefiziente intelektuala […]

ALDAKETA PERTSONALA BIRIBILGUNETIK ATERATZEKO

Krisi egoerek beti aukera berriak eskaintzen dituzte. Hau da, krisialdia aldaketa da, eta aldaketek beti sortzen dituzte aukera berriak. Betiere gure jarrera egokia bada, noski. Horren aurrean nire proposamena aldaketa pertsonala da. Egoerarekin borrokan ibili beharrean, egoera egokitu eta gure aldeko ahal den etekin handiena lortzea. Horretarako adimen emozionala izatea eta bere baitan jokatzea beharrezkoa […]

NOLAKOA ZARA ZU?

Ez bazara konponbidearen parte, arazoaren parte zara. “Ez da erraza“, “ni horrelakoa naiz“, “helduegia naiz horretarako“, “ez dut denborarik“, “zuretzat erraza da, baina nire egoeran egongo bazina…“, “Nire nagusia/bikotea/bazkidea/irakaslea ezagutuko bazenu…“. Zenbatetan erabiltzen ditugu horrelako aitzakiak? Etengabe entzuten dira horrelako esaldiak, izan ere, guztioi iruditzen zaigu gure kasua berezia dela, edo gainontzekoek baino arrazoi gehiago […]

INGURUA: ESAIDAZU NOREKIN ZABILTZAN ETA ESANGO DIZUT NORA IRITSIKO ZAREN

Nola baldintzatu ditzake gure inguruak gure bizitza eta ametsak? Gure inguruan zein dagoen ezagutzea oso garrantzitsua da jakiteko zer egin nahi dudan eta norekin partekatu nahi ditudan nire ametsak. Gaur egun, inguruko iritziek asko baldintzatzen gaituzte. Gure bidean aurrera bultzatzeko indarra daukate, baina zulora bidaltzeko indarra ere badaukate. Ez litzateke astakeria izango esango banu bakoitza […]

SINESMEN INDARTZAILEAK SORTZEN

Gizarteak txikitatik erakutsi digu gure burua modu zehatz batean azaldu behar dugula, eta hori bete nahian nahastu egiten gara. Batzuk direna baino hobeak direla azaldu nahi dute eta beste batzuk berriz, direna baino eskasagoak agertzen dira. Bi kasuetan alde batera uzten dute benetan zein diren. Zein ona litzatekeen norbera den bezala azaltzea, bere osotasunean. Norbere […]

BIZILAGUNEN BILERA

Bizilagunen arteko bilera egitea proposatzen dut. Barnean ditugun bizilagunen arteko bilera bat, hain zuzen ere. Goiko bizilagun garuna, beheko bizilagun bihotza eta administratzailea, ZU. Kalkutako Teresak esan zuen moduan: “Pertsona baten lanik zailena goiko eroa kontrolatzea da” Goiko bizilaguna garuna edo zentzua da. Serioa, zentzuduna, koherentea, beldurtia, lotsatia eta kontserbadorea da. Asko daki, esperientzia dauka eta […]