BIRZIKLATZEKO GARAIA DA

Uda giroan sartu berri gara eta momentu egokia da atseden hartu eta gure barnealdea birziklatzeko. Urtean zehar gauza berriak egin eta ikasten saiatzen gara, berritasun horretan zerbait hobea lortuko dugulakoan. Baina batzuetan komenigarria da apur batez geratu, barruan daukaguna berreskuratu, gure buruarekin kontaktuan jarri eta norbere buruarekin bakeak egitea. Lehenago ere askotan aipatu izan dut […]

Ni horrelakoa naiz. Edo ez?

Ez gutxietsi zure burua “horrelakoa naiz“ esanez. Orain arte zure buruak nola pentsatu duen eta zure ekintzak nolakoak izan diren zuk zeuk sortutako sinesmenen ondorioa da. Baina zu ez zara sinesmenek kontrolatzen duten pertsona hori, hori zarena uste duzuna da. Egokiagoa da esatea “Ni horrelakoa izaten ari naiz baina alda naiteke”. Goizero duzu aukera nolakoa […]

ALDAKETA PERTSONALA: IZAN ZAITEZ ZU BERRI BAT

Bizitza berri edo desberdin bat nahi badut, pertsona berri edo desberdin bat izan behar dut. Ez dago beste biderik, segituan konturatuko zara. Gauza berriak lortzekotan, gauza berriak egin behar dira. Desberdin sentitzekotan, desberdin pentsatu behar da. Horixe da bizitzaren leloa. Jende asko da beren egoera aldatzeko bizitza aldatzeko zain geratzen direnak, ingurukoak aldatzeko zain egoten […]

EMOZIOAK: EZEZAGUN HORIEK

Guztiok dauzkagu emozioak eta guztiok sentitzen ditugu, baina oso gutxik onartu eta kudeatzen dituzte. Ez digute irakatsi zer diren, nola azaltzen diren eta nola ulertu eta onartu behar ditugun.Eta batez ere, ez digute irakatsi nola kudeatu behar ditugun. Hiztegiak dio emozioak “buruaren astintze edo nahastea” direla, “sentimendua, pasioa edo edozer buruko aldarte sutsu edo urduria”.Nire […]

SINESMENEN BOTEREA

Sinesmenen arabera sentitu eta jokatzen dugu, eta kode horretan oinarrituz hartzen ditugu erabakiak. Sinesmenak alde batetik gure ahalmena dira, baina beste aldetik gure freno ere bai. Konturatu gabe ezartzen dira gure barnean: gure ingurua, noizbait esan ziguten hura, noizbait txalotu zigutena, noizbait aurpegiratu zigutena, eta abar. Bizitzako egoera guzti horiek ziztada txikiak uzten dituzte gure […]

ZEIN DIRA LOTZEN ZAITUZTEN KATEAK?

Ipuinak haurrak lokartzeko eta helduak esnatzeko direla esan zidaten behin, eta ordutik ipuinak erabiltzea gustatzen zait, metaforen bidez esan behar dudana azaltzeko. Sinesmenei buruzko ipuin zoragarri bat erabiliko dut gaurkoan: Katez lotutako elefantea. “Txikia nintzenean oso gogoko nituen zirkoak, eta gogokoenak animaliak zituztenak ziren. Beste askori bezala, animalia guztietatik elefanteak bereganatzen zuen nire arreta. Erakustaldi guztian […]