ZUK HARTZEN DITUZU ERABAKIAK EDO BESTEEN ERABAKIEN MENPE BIZI ZARA?

Bizitza erabakiak hartzeko prozesu bat da. Batzuetan ez dute eragin handirik. Adibidez, kafea hutsa edo ebakia? Pentsatu ere egin gabe hartu genitzake. Baina beste batzuetan gehiago dago jokoan, eta ondo pentsatu beharra daukagu. Badaude pertsona azkarrak erabakiak hartzeko garaian, eta beste asko bueltaka eta bueltaka ibiltzen direnak erabakia hartu aurretik. Erabakia azkar hartzen dutenen artean, […]

Nola gainditu mugatzen gaituzten beldurrak

Nola izango litzateke bizitza beldurrik ez bagenu? Irudikatu al dezakegu nolakoa izango litzatekeen? Gauza asko egiteko eta gauza berri asko probatzeko ausardia izango genuke. Bai, baina bizitza ez da erraza: lanera joan beharra, seme-alabak, hipoteka ordaindu beharra…  Nire galdera ondorengoa da: Ba al zenuen ametsik gaztetan? Non geratu dira amets horiek? Aldaketa handiak jasaten ari […]

BIRIBILGUNE BATEAN BUELTAKA

Biribilgune batean bueltaka. Errutinan bizitzera ohitzen gara, modu berdinean jardun eta pentsatzera. Sistemak eta gizarteak bide zehatz bat erakutsi digu, eta bide hori jarraitzen dugu. Ez diogu momentu batez ere gure buruari galdetzen ea bide hori den gure benetako bidea. Aurrera goazela uste dugu, baina bueltaka gabiltza, biribilgune batean bezala. Batzuetan biribilgune horren erdian gelditu […]

ORAIN DA ZURE GARAIA

“Zeren zain zaude? Kasu egin zure barruari. Zenbat eta gehiago itxaron,  orduan eta zailagoa egingo zaizu benetako bidea aurkitzea.” Walt Whitman Orain da garaia zure barrua ezagutu, adierazten dizunari kasu egin eta martxan jartzeko. Horixe da eskaintzen dudan “orain da zure garaia” ikastaro edo programaren oinarria. Berdin du non zauden, nondik zatozen, zeintzuk izan diren […]

KENDU AL DEZAKET MOZORROA?

Kanpoaldera azaltzen duzuna eta barruan duzun pertsona berdinak al dira, edo mozorrotu egiten zara? Gaztetako ametsak eta borrokatu zenituen gauzak bete al dira? Ez ote zaizu ahaztu benetan zein zaren eta zer duzun gogoko? Ilusioa pizten dizuten gauzak zure egunerokotasunaren parte al dira? Zeren zain zaude? Noiz arte egongo zara mozorroa jantzita? Badira bi galdera […]

LAGUNTZAILE PERTSONALA ZERTARAKO?

Askotan galdetzen didate eta nik ere galdetzen diot nire buruari laguntzaile pertsonal bat zertarako ote den, zer abantaila izango ote dituen. Hori mahai gainean jarri ondoren, lehenengo pentsamendua zera izaten da: laguntzailerik hoberena norbera da, dudarik gabe. Nork jakingo du norbere buruaz gehien? Norberak. Baina askotan ez dugu gure buruarekin zintzo jokatzen edo baldintzatuta egoten […]