Luis Oiarzabalen hitzaldi eta konferentzien helburua bertaratutakoen kontzientzia eta esnatze prozesua bizkortzea da. Bakoitzak beregan duen benetako potentzial edo ahalmena ezagutzea eta martxan jartzeko bidea argitzea dute oinarri.
Gaur egun bizi garen gizarte aztoratu honetan beharrezkoa da apur batez gelditu eta bizi garen moduaren inguruan hausnartzea, benetan nola bizi nahiko genukeen argitzeko.
Ezinbestekoa da baita ere bakoitzaren ahalmenak ezagutzea eta kudeatzen jakitea, horrela amestutako bizitza mota hori eraiki eta aurrera eraman ahal izateko.
Entzuleei kontzientzia esnatuko dien hitzaldia topatzea baduzu helburu, eta sinesmenak eta emozioak bezalako gai delikatuak lasaitasun eta gertutasunez elkar banatzea, errespontsabilitate pertsonala bultzatzea, bizitzarekiko eta gozamenerako pasioa berpiztea eta norberaren ongizatea sustatzea bilatzen ari bazara, leku egokira heldu zara.
Ez izan zalantzarik, programa honetako hitzaldiek bertaratutakoek beren barnearekin konektatzea lortuko dute, baita beren onena kanporatu ta azaltzeko ilusioa berreskuratzea ere. Izan ere, guztiok daukagu barnean uste duguna baino askoz ere ahalmen gehiago.
Luis Oiarzabalek 3 hitzaldi nagusi eskaintzen ditu, eta “Orain da zure garaia” programaren parte dira.
BALIABIDE BISUALAK
Kaixo, Luis Oiarzabal naiz. Gustuko dut bizitzak eskaintzen dituen plazerrez gozatzea eta pertsonekin erlazionatzea. 25 urteko esperientzia daukat erlazio pertsonalak sortzen kirol, enpresa, zein familia munduan.
IZAN NAIZ
Kirol entrenatzailea, enpresa gerentea, taldeburua, saltzailea eta komunikatzailea.
NIRE EMAITZAK
Laguntasun erlazio sendo eta iraunkorrak izateak nabarmentzen nau, baita erronka konplexuak lortzeak eta gainontzekoei beren ametsak lortzen laguntzeak ere.
NIRE EGINKIZUNA ETA ALDAKETA
Pertsonek beren potentzial guztia atera dezaten sustatzea eta beren helburuak lortzeko bidean laguntzea Euskaraz.
Garapen pertsonala ezagutu nuenean nire burua eta nire gaitasunak ezagutu nituen. Horrela, pertsonei zer eta nola egin esatea alde batera utzi nuen, eta bakoitzari zer eta nola egin nahi duen erabakitzeko bidean laguntzen hasi nintzen, bideaz ere gozatzen irakatsi nahian.