• SARRERA
  • BIO
  • ZERBITZUAK
    • HITZALDIAK
    • TAILER ERALDATZAILEAK
  • BLOGA
  • DOAKO BALIABIDEAK
  • KONTAKTUA
  • Menú

Kaixo, Luis Oiarzabal naiz. 12 urte daramatzat garapen pertsonalaren munduan murgildurik eta aldaketa pertsonal nabarmena jasan dut denbora tarte horretan. Orain, nire helburua euskaraz autolaguntzarako kalitatezko materiala sortu eta zabaltzea da. Coaching, PNL, inteligentzia emozional eta eneagrama inguruko jakintza daukat eta jakintza hori zabaltzen jarraitzen dut.

Donostian jaioa naiz familia eta inguru euskaldunean, ikastolan ikasia eta euskaraz hazi, hezi eta bizia. Euskararen aldeko mugimendu sozialetan parte hartzen dut eta euskararen erabilera bultzatzen dut. Nire hitzaldiak euskaraz izaten dira, eta AEK eta “100000 sonrisas” proiektuan esku hartzen dut.

KREENTI enpresako eta TPA proiektuko zuzendari exekutiboa naiz.

Garapen pertsonalaren inguruko ehundaka hitzaldi eta konferentzia eskaintzen ditut enpresa eta talde ezberdinentzako. Eta bizitza hobe edo ezberdin baten bila dabiltzan hainbat pertsonari beren aldaketa pertsonaleko prozesuan laguntzen diet.

Saltzaile komertziala naiz duela 30 urtetik eta maiteminduta nago lanbide liluragarri honekin. Multinazionaletan egiten dut lan saltzaile taldeak zuzendu eta kontu nazionalak kudeatzen.

Bizitza mota eta lanbide mota erabakitzeko momentua iritsi zait, eta ingurukoek, bezero eta saltzaileek argitu didate bidea. Besteak beste, jasan dudan aldaketa pertsonala goraipatzen didate, nire aldaketa horrek gainontzekoengan zer eragiten duen, egoerak kudeatzeko daukadan modu berezia, eskaintzen diedan euskarria eta jasotzen duten etengabeko laguntza.

Begiak ireki dizkidate. Izan ere, azpimarratzen didate ezin naizela jakintza eta egoerak kudeatzeko modu honekin nagoen tokian geratu besterik gabe. Dokumentu batean nire gaitasun nabarmenenak bildu ditut, baita jasandako aldaketan lortu dudana, prozesu horretako ezaugarri garrantzitsuenak, eta guzti horretatik gainontzekoek jasotzen dutena ere.

Konturatu naiz nire metodo propioa sortzeko garaia iritsi dela. Metodo ulerterraza, praktikoa, bizipenekoa eta pertsonetan aldaketa positiboak eragitea helburu duena.

Beatriz Vilas Garro

Cuando Luis vino a formarse con nosotros hace ya varios años, me di cuenta enseguida que tenía algo especial, una empatía fuera de lo normal, un carisma único y unas ganas de ayudar a los demás que pocas veces se ve en estos días. No me equivoqué y ahora puedo decir que esa actitud de vida en positivo le ha llevado a ser un gran profesional del Coaching y un fantástico dinamizador. Su energía, su carisma y su forma de trabajar tan profesional, hacen de Luis un Coach de éxito emprenda el proyecto que emprenda. Es un honor para mi haber compartido momentos con él y haber sido parte de tu crecimiento personal y profesional.

Beatriz Vilas GarroBCO en Vilas Talentum Consulting
Andoni Agirregomezkorta

Zorte on proiektu berriarekin ta ea bidetik topatzen garen. Badakizu gai hau erakargarria egiten zaidala oso eta tarteka neretzat laguntza behar izateaz aparte interesgarria izaten zait ere besteei lagundu ahal izatea, nahiz eta nola egin jakin ez. Horretarako zaude zu! ;-P

Andoni AgirregomezkortaFalta ponerlo
Raquel Lázaro

Luis Oiarzabal, para mi, ante todo un ser humano, humanista. Disfruto cada vez que le veo en harina, entregado y al servicio. Luis transmite vida en cada palabra y cada gesto. Su presencia acompaña el proceso, su talante lo sostiene, su mirada procura la propia.

Raquel LázaroCoordinando Desarrollo Organizacional en Matía Fundazioa
Aizpea Barros

Zure hitzaldi baten ondoren nire pasioa, lan arloan gauzatzea zegoela ohartu nintzen. Baina horretaz gain , lanean hasteko lehengo urratsak ezartzen lagundu zenidan

Aizpea BarrosKomunikazio eta berrikuntza saila

4 + 4 = ?

© Luís Oiarzabal - Ezagutu zuregan dagoen ahalmena - Lege Oharra eta P. Babesaren datuak - Garatutakoak: SUPER MARKETING
  • Twitter
  • Facebook
  • Instagram
  • Youtube
  • Rss
Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdoLeer más
Desplazarse hacia arriba