
KONTZIENTZIA
Nahi duzunaz eta behar duzunaz konturatzea.
“Orain da zure garaia” programako tailerrak bizipenekoak eta dinamikoak izateko egituratuta daude, teoriak dioena frogatu eta sentitu ahal izateko.
Edozein aldaketa pertsonaleko prozesutan 3 fase nagusi bereizten dira:
Nahi duzunaz eta behar duzunaz konturatzea.
Zure bizitzaren eta ahalmenen errespontsabilitatea hartzea.
Eman beharreko pausuak antolatu eta plana aurrera eraman.
Kaixo, Luis Oiarzabal naiz. Gustuko dut bizitzak eskaintzen dituen plazerrez gozatzea eta pertsonekin erlazionatzea. 25 urteko esperientzia daukat erlazio pertsonalak sortzen kirol, enpresa, zein familia munduan.
IZAN NAIZ
Kirol entrenatzailea, enpresa gerentea, taldeburua, saltzailea eta komunikatzailea.
NIRE EMAITZAK
Laguntasun erlazio sendo eta iraunkorrak izateak nabarmentzen nau, baita erronka konplexuak lortzeak eta gainontzekoei beren ametsak lortzen laguntzeak ere.
NIRE EGINKIZUNA ETA ALDAKETA
Pertsonek beren potentzial guztia atera dezaten sustatzea eta beren helburuak lortzeko bidean laguntzea Euskaraz.
Garapen pertsonala ezagutu nuenean nire burua eta nire gaitasunak ezagutu nituen. Horrela, pertsonei zer eta nola egin esatea alde batera utzi nuen, eta bakoitzari zer eta nola egin nahi duen erabakitzeko bidean laguntzen hasi nintzen, bideaz ere gozatzen irakatsi nahian.
Ha sido un placer trabajar con Luis , tanto desde la vertiente profesional como la personal.
Con el objetivo de mejorar la propuesta de valor a nuestros Clientes, trabajamos en diferentes actividades centradas en la implicación y mejora de los comportamientos, a través de la transformación individual de las personas , de los Equipos y de las Organizaciones.
Duela 5 urte ezagutu nuen Luis Oiarzabal. 2012ª zen, krisiak jota geunden eta inguruko empresa askotan bezala, etorkizunarekin oso arduratuak geunden. Luis ezagutzeak ez zuen noski egoera hura aldatu, baina bai egoera harri begiratzeko gure era. Luis eta bere taldeak gure ilusioa indartzea eta kasu batzutan berpiztea lortu zuen; lanaren bitartez, apaltasunez, hitzaren bitartez, eta bere izateko era lasai eta postiboan oinarrituz.
Luis, bide zuzenetik ibilitzeko lagun baliagarri bat dela esango nuke.
Luisekin lan egin dugunetan antolaketa, administrazio eta azpiegitura lanak asko erraztu dizkigu. Oso erraza da berarekin lan egitea eta oso eskuragarri dira bere Zerbitzuak.
Saioen edukiari erreparatuz, berriz, hartzaile guztiek saioetako giro berezi, lasai eta konfiantzazkoa nabarmendu izan digute. Azalpen teorikoak gora-behera, benetan iritsi izan da tailerren hartzaileen barnera. Hunkitu egin ditu, inarrosi egin ditu jendearen barneak eta inor ez da saio horietatik sartu zen bezala atera. Nor bere buruarekin aurrez aurre hitz egitera eramaten duela esan daiteke.
Bidegurutze batean geunden garaian, guztion artean aurreiritzirik gabeko ausnarketa sakon eta partekatua egiten lagundu zigun, etorkizunera begirako erabakiak hartzeko eta talde moduan bideari ekiteko, ausnarketa prozesuan partehartze eta konfidantza giroa bultzatuz, ardura, jatorri eta izaera anitzeko lantaldean.